XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiza erdiratu zan garaian, zalpurdi arin bat irten zan Dorronsoro'ko ataditik eta zaldizaiaren esku-zigorraren otsera, laugainka irabazi zuen zaldi biak bidezabala ta, asi baizen bizkor eutsi zioten luzaroan lenengo ibiliari.

Zarautz'tik Zestona'ra bitartean, ez du bideak aldapa-une aundirik eta asitako neurrian pirritatu ziran gurpillak araño, bideko arkoskoetan labainduz.

Baña nekezagoa ta zaillagoa zan andik aurrerato ibillia.

Aizarna'ko bideari eraso ziotenean, aurki geldiagotu zuen aztaka bizkorra, eta, maldarr-erdiraño eldu ziranean, patsetan blai- eginda zijoazen atsanka ta lurrun-jario.

Lau ziran zapurdian zijoazenak: Libe eta Malentxo aizpak, osaba Martin eta Agerre.

Malentxo'ren gogoaz besteko irteera ua zerbait gozatzearren, atergabeko itzjarioa zerabilkin Agerre'k eta eskurakoi laguntzen zion Libe'k zeregin artan.

Iztun atsegiña izanda, somatu al-izan zituan izkirimiri ta gazigezak jaulki zituan, bururatu zitzaizkon ipuiñik parregarrienak ere bai.